txepel. 1) adj. Koldar antzekoa, erraz kikiltzen dena, adore gutxi agertzen duena (pertsonez ari garela).
txepel. 1) adj. Koldar antzekoa, erraz kikiltzen dena, adore gutxi agertzen duena (pertsonez ari garela).
2) adj. Txaldana, eskasa, indar handirik gabekoa (gauzez mintzatuz).
3) adj. Zerrepela, epelegia, beroago beharko lukeen edarietan, esaterako; gatzik edo indarrik gabekoa denean ere bai (hala beharko luketen jaki edo edarietan).
4) adj. Txepelduta, erdi-mozkor, edanak eraginda.
Adiera ugari dituen adjektiboa da txepel, baina beti ere behar adina indar, kemen edo adore falta duen norbait edo zerbait adierazteko erabiltzen da. Ausardia falta duen norbait adierazteko txepela dela adierazten da, eta egin beharrekoak egiteko behar adina kemen edo gatzik ez duena ere bai. Esaera zahar batek dio: Emakume txepelaren etxean, goizeko salda arratsaldean edo Andra txepelen etxean goizeko salda arratsean; hau da, denbora joanik ere eginkizuna egin gabe eta gauzak bere garaian prestatu gabe egon ohi direla pertsona txepela denean. Era berean, kafea edo salda behar adina berotu gabe, edo nahi adina prestatu gabe dagoenean (gatza edo beste osagairen baten eskasean dagoelako) txepela dagoela esan ohi da. Edanarekin zepeldu edo txepeldu egiten da pertsona; ez du esan nahi erabat mozkortu dela, baina bai bere onean ez dagoela, indarrak edo adimena gutxitu egin zaizkiola.