Antigoaleko hiztegia

Zale / xale

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko ots. 4a, 11:36

Zerbait oso gogokoa duena

zale. adj. (iz.) 1) Zerbait oso gogoko duena, zerbaiti atxikia dena.

2) iz. Gai bat saldu edo banatzen duena.

1) Atzizki bezala ere lotzen zaio hainbat izeni zaletasunak adieraztek0; esaterako, ardozale ardoa maite duena da; gonazale, emakumeenganako grina duena; frutazale, fruta gustatzen zaiona… Zenbaitetan xale adierazgarria erabiltzen da, eta zein testu ingurun gabiltzan jakin behar da ulertzeko. Norbaiti xalea dela esaten diogunean, ardozalea dela adierazi genezake, edota gonazalea dela… zertar eta nortaz ari garen jakin behar aurretik!

2) Zenbait gai saltzen duenak -saltzaile edo -zale har dezake bigarren osagai gisa. Adibideak: tximilozale, tximiloa banatzen duena; bakailaozale, bakailao denda duena; pentsuzale, pentsua saldu edo banatzen duena… Zenbaitetan hitz anbiguoa izan daiteke: esnezale,  esnea gustuko duena edo esnea partitzen duena; ardozale, ardoa maite duena edo ardoa salduz bizi dena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide