Antigoaleko hiztegia

Zapo-erdara

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko abe. 29a, 12:08

Halamoduzko erdara

zapo-erdara. 1) iz. Halamoduzko erdara, ondo ez dakienaren erdara.

2) iz. Umeek jolasean-eta erabiltzen duten (zuten) hizkera, euskarazko esaldiak oinarri hartu eta silaba bat edo beste hiztun/entzuleekin erabakitako aldaketa edo gehigarriak jarriz.

1) Norbaitek euskara gaizki erabiltzen badu, ez dakielako ongi hitz egiten, euskara gaiztoa erabiltzen duela esan ohi da; erdaraz gaizki ari denari, zapo-erdaran ari dela.

2) Bada halako ume jolas bat non ezkutatzen baita benetako jarioa gehigarriak jarriz. Esate baterako, zapo-erdara esateko zapapopo-erperdaparapa esatea zapo-erdaran hitz egitea da (era errazagoan, zapepope-erpedaperape).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide