Bihar ostirala , abenduak 12an, Ekimen Solidarioa izango dugu Ebro Etxean Palestinaren alde.
Artezaleakeko kideok, ikasle eta irakasleek antolatutako azoka izango dugu eta jasotako diru guztia Gernika Palestina elkarteari emango zaio.
Arratsaldeko 18.30etan hasiko da ekimena; azokan, ikasleek tailerretan egindako piezak izango ditugu salgai. Horrekin batera, pintxo pote solidarioa ere ordu berean zabalduko da.
Zuen zain izango gaituzue.