Joan den astean, urriaren 15an, gure eskolan Erasmus+ programaren arduradun den Lore García Benito irakasleak Utrecht-eko unibertsitateak Nuenen hirian antolatutako E-live (Boosting engagement: Best Practices for Virtual Intercultural Exchanges in Schools and Teacher Training institutions) proiektua hedatzeko ekimenean parte hartu zuen hizlari gisa.
Egitasmo honek ikasleekin truke birtualak egiteko aukera eta baliabide egokiak eskaintzen ditu. Konferentzian, ikastetxean martxan dugun E-LIVE proiektuaren inguruko aurkezpena egin zuen, Herbeheretako Culemborg hiriko Lek en Linge Schooleko Annabilla Talamonirekin batera: Exploring Synchronous and Asynchronous Communication in Secondary School VE.
Ekimen honetan, Alemaniatik, Frantziatik, Herbehereetatik eta Espainiatik etorritako, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan, kulturen arteko truke birtualean, irakasleen prestakuntzan eta eskola-hezkuntzan adituak diren hezitzaileak bildu ziren, hainbat eskola zein unibertsitateetatik etorriak. Antoniano Ikastetxeak 2022-23 ikasturtean jarri zuen martxan E-LIVE. Proiektu honetan, plataforma birtual oso berritzaileen bidez, muga fisikoak gainditzen dira eta ikasleek Europako beste herrialde batzuetako gazteekin birtualki komunikatzeko aukera dute, beraientzat interesgarriak diren gaiak jorratuz. Horrela, hizkuntza eta komunikazio konpetentzia eta konpetentzia digitalak jorratzen ditugu egungo kulturarteko gizarte digitalizatu eta globalizatuan.
E-LIVE proiektuari esker, ikasturte honetan ere, LH6, DBH3 eta DBH4ko ikasleek elkartruke eleanitzak burutuko dituzte hiru hizkuntza erabiliz: ingelesa, frantsesa eta gaztelania.
Antoniano ikastetxean garbi ditugu proiektuarekin lotutako xedeak: hizkuntzaren eta kulturaren irakaskuntza berritu, aberastu eta eraginkorrago eta esanguratsuago egiteko, ikasgelako hormak irekiz. Ikaskuntza-prozesuak nazioartera zabaldu eta kulturen arteko lankidetza eta nazioarteko pareen arteko komunikazioa erraztu irakaskuntza motibagarria eta esanguratsua gauzatuz.