Aizarnako meategietara bisita gidatua Aitziber Gorrotxategi historiagilearekin

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2018ko eka. 11a, 20:31

ZarautzOnek Aizarnako meategietara bisita gidatua antolatu du larunbat honetan, ekainaren 16an, eta Aitziber Gorrotxategi historiagilearen laguntza izango dugu Meatzaritza nekazari-herri batean liburuaren egilea.

Luisito, Petra, Garestia, Cuarta… hamabi mezta zeuden Aizarnan XIX. mende-erdialdean. Ertxina eta San Pelayo mendietan kokatuak zeuden. Meatze bakoitzen 30 bat langile.

Nortzuk ziren langileaak? Zergatik hainbeste meatze? Zertarako lignito-meatze horiek? Nola atera eta garraiatzen zuten Arroa eta Zumaiaraino?

Zer da “Ilargiesnea” (moon-milk)? Eta “iraulika” zer da eta nola ekoizten da? Gainera, gazte askok soldaduzka lan horretan zihardutela, bete ohi zuten. Nolatan hori?

Goiz honetan Jose Mari Izaga eta Karmelo Urdangarin izango ditugu gurekin, Oficios Tradicionales izenburupean argitaratu zuten liburuaren egileak. Hauek denak azalduko duen bisita gidatura etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Xehetasunak: 

  • EgunaLarunbatean, ekainaren 16an

  • 8:30 Irteera. Frantzizkano aurreko autobus geltokian

  • OHARRA: joan-etorria, autoetan egingo dugu

  • 9:00: Ilargiesnea dagoen meatze ahora bisita

  • 10:30: San Pelaio mendiko meatzak

  • 12:00: “Hamaiketakoa” eta solasaldia“Anbu” landetxean

  • 14:00 Zarautzera iristeko ordua

Diru ekarpena: 15 €
IZEN-EMATEA: José Mari 606 96 63 95 · zarautzon@gmail.com

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide