Galdera honek duda asko ditu bere baitan. Ez dauka erantzun errazik baina gizarte aurreratu eta bidezko batek bi beharrak asetu beharko lituzke. Diru publikoen banaketa ez da lan xamurra baina honi buruzko eztabaida ez da foro honen helburua, beste nonbait begiratzea baizik. Zer egin beharko genuke gizartekideok, diru-sarrera gehiago sortzeko gizartearen behar anitzak asetu asmoz?
Aurkezpen honetan gure Herrialdeak LEHIAKORTASUNA hobetzeko lana egin behar duela proposatuko dugu, eta horretarako, geurea den euskal gizarte aurreratu eta “garesti” honek, ezagutzean oinarrituriko ekonomiaren garapena izan behar du ardatz.
Hitzaldiak proposatzen duena:
- I+G+B: Zertaz ari gara honetaz hitzegiten dugunean? Zein da helburua? Ezagutzean oinarritzen den ekonomia, jarraitutako helburuak (Euskadi eta beste eskualdetako datuak).
- LEHIAKORTASUNA eta BERRIKUNTZA gizarte garapenerako faktore gisara; bien arteko harremanak. Horiei buruzko datu eta gakoak Euskadin non gauden ulertarazteko (datuak, rankingak, erreferentziatzat har daitezken antzeko eskualdeen nondik-norakoak).
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren egitura eta gastuak Euskadin (Sistemaren eskema, inbertsio publiko eta pribatua,beste eskualdeen datuak).
- Zer espero dezakegu Sistemaren Eragile bakoitzarengandik? Sistemaren alde positibo eta negatiboak.
- Eztabaida eta ondorioak.
Konferentziaren xehetasunak:
DATA: Asteartean, 2018-04-17, arratsaldeko 19:30ean
LEKUA: Antoniano Aretoa
IZENBURUA: I+G+B, MODA ALA BEHARRA.
HIZLARIA: Manu Olariaga Santa Cruz, Teknaliako Berrikuntzarako estrategiaren zuzendaria. STREAMING/ZUZENEKOA: https://zarautzon.nirestream.com/
Testuingurua: http://www.zarautzon.org/ikerketa-garapena-berrikuntza-moda-ala-beharra/
DATA: Asteartean, 2018-04-17, arratsaldeko 19:30ean
LEKUA: Antoniano Aretoa
IZENBURUA: I+G+B, MODA ALA BEHARRA.
HIZLARIA: Manu Olariaga Santa Cruz, Teknaliako Berrikuntzarako estrategiaren zuzendaria. STREAMING/ZUZENEKOA: https://zarautzon.nirestream.com/
Testuingurua: http://www.zarautzon.org/ikerketa-garapena-berrikuntza-moda-ala-beharra/