Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) kanpaina bat abiatuko du datozen egunetan eskualdeko komertzio txikiei lagundu asmoz. Lanketa horren barruan, udal elkartea osatzen duten udalerrietako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) herritarriei zein merkatariek inkestak egingo diezkiete datozen asteetan.
"Merkataritzaren egungo egoera eta herritarren kontsumo lehentasunak sakon ezagutzea", da UKUEren arabera kanpaina honen helburua. Horrekin batera, monitorizazio sistema bat garatzeko asmoa du udal elkarteak "etorkizuneko joerak aurreikusteko eta eskualdeko merkataritza sektorearen garapena laguntzeko". Gaineratu du merkataritzari "bultzada eman" nahi diola, "gizartearen kontsumo ohituretan izandako aldaketetara egokituz".
Siadeco enpresa arduratuko da lanketa hau egiteak. Herritarrei telefono bidez egingo dizkiete inkestak; merkatariei, berriz, aurrez aurre. Elkarteak azaldu duenez, datorren astean hasiko dira komertzioak bisitatzen galdeketa egiteko.