'Zinemaren historia' saioko bigarren atala, gaur Photomuseumen

Intza Trula 2024ko urr. 18a, 09:00

Theodor Dreyerren 'Jeanne d’Arc' filma.

18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, Zinemaren istoria saioko bigarren atala emango dute gaur Photomuseum argazki eta zinema museoan. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Bigarren atal honek Hollywoodeko zinema-estudioen gorakada du ardatz, Buster Keaton edota Charles Chaplinen komedia mutuei arreta berezia eskainiz. Era berean, Hollywoodeko luxuzko ereduaren aurka eta errealismoan errotuago zeuden filmei egingo zaie erreferentzia; hala nola Robert Flahertyren Nanook edo Theodor Dreyerren Jeanne d’Arc.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide