GUKASTEKA

Bakarlarien hitza, umorearen giltza

Intza Trula 2024ko urr. 10a, 14:00

'Lauzpabost Stand Up' proiektuko kideak.

Bakarrizketa saioek geroz eta oihartzun eta arrakasta handiagoa dute Euskal Herrian ere. Julen Portillo eta Gorka Olazabal Paxo dira umoregie zarauztarrak, esaterako, oholtzaz oholtza dabiltza azkenaldian. Aste honetan, Gukasteka Zarauzko astekari digitalak kaleratu duen erreportajean kontatu dituzte eman dute  esperientzien berri. Katapulta Tour zirkuituaren barruan, Laupabost stand up emanaldia eskainiko dute bihar Modelo aretoan, 20:00etan hasita.

Katapulta Tour zirkuituaren barruan, bihar, ostirala, Laupabost stand up emanaldia eskainiko dute Modelo aretoan, 20:00etan hasita. Doako saioa izango da eta sarrerak ordubete lehenago banatuko dituzte antzokiko leihatilan bertan. Mikel Irazusta, Maria Blanco, Julen Portillo, Iker Plazaola eta Maialen Sorzabalbere umoregileak igoko dira oholtza gainera, eta ordu eta laurden inguruko saio bana eskainiko dute.

Hori aitzakia hartuta Julen Portillo umoregile zarauztarrarekin egon da Gukasteka Zarauzko astekari digitala, eta Portillorekin ez ezik, baita Gorka Olazabal Paxo-rekin ere. Izan ere, azkenaldian, bakarrizketa saioak direla eta, oholtzaz oholtza dabiltza bi umoregile zarauztarrak. 

"Nik hautatu gabe, denborak eraman nau oholtza gainera", dio Portillok. Duela zortzi urte inguru Youtube plataformara bideoak igotzen hasi zen; abestu egiten zuen bideo haietan. "Umoretik tiratako bertsioak" egiten zituen, eta bertan hasi zen ezagutzera ematen han-hemenka. Hainbat kiderekin batera, Galdedebalde izeneko irratsaioa egiten hasi zen orduan Arraio Irratian, eta saio berezi batean ezagutu zituen Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola umoregile aski ezagunak. Haiek animatuta, Barre librea izeneko telesaioan parte hartzeko castingera aurkeztu zen Portillo, baita hautatua izan ere. Kate bat izango balitz bezala hasi zen saioak eskaintzen orduan, pixkanaka-pixkanaka.

Paxo, berriz, duela gutxi hasi da bakarrizketa saioak eskaintzen, nahiz eta oholtza gainean esperientzia handia izan. Apaxi modura ezagutuko dute gehienek, goitizen artistiko hori baitu duela hamahiru urte ipuin kontalari modura lanean hasi zenetik: "Izatez kimikaria naiz, eta lagun batek animatu ninduen kontalari modura zerbait egiten hastera. Hasieran ez nuen nire buruarengan sinesten, baina urteak daramatzat dagoeneko Apaxi izaten".

Jaso astero Zarauzko astekari digitala

Bi umoregileekin hitz eginda ondutako erreportajea irakurgai da aste honetako Zarauzko astekari digitalean, Gukastekan. Eta horrez gain, baita Elaia Aizpurua idazlearen iritzi artikulua, Ane Arrutiri eginiko bideo-ekarrizketa eta beste hainbat kontu ere. Egin zaitez Zarautz Gukako bazkide, eta jaso Zarauzko astekari digitala asteazkenero zure posta elektronikoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide