Zozketa

Bertso Izpiak emanaldirako sei sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukak

Erredakzioa 2024ko mai. 14a, 10:40

Kilometroak egitasmoaren baitan antolatutako bertso saioa 19:00etan hasiko da, eta Gukak sei sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean.

Bertso Izpiak emanaldia izango da ostiralean, maiatzak 17, Azpeitiko Soreasu antzokian. Kilometroak egitasmoaren baitan antolatutako bertso saioa 19:00etan hasiko da, eta Gukak sei sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean.

Bertso Izpiak saioan Andoni Egaña, Amets Arzallus, Jone Uria, Eneritz Artetxe, Naia Arrizabalaga eta Jokin Uranga bertsolariek kantatuko dute. Gai-jartzailea, berriz, Haritz Etxeberria izango da.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 28 da.