Hileko odol ateraldia egingo dute hurrengo asteazken arratsaldean

Erredakzioa 2024ko mai. 12a, 09:00

Ohi bezala, 16:30etik 20:30era izango da ateraldia anbulatorioan, eta emaileek aurrez eskatu beharko dute hitzordua. 

Hilero bezala, Zarauzko bizilagunek maiatzean ere izango dute odola emateko aukera. Hurrengo asteazken arratsalderako jarri dute hitzordua anbulatorioan eta parte hartu nahi duen orok 16:30etik 20:30era egin ahal izango du. Edonola ere, aldez aurretik jakinarazi beharko dute bertaratzea 943-00 78 85 telefono zenbakira deituta.