Aste Santuko futbol txapelketak bihar eta etzi jokatuko dituzte

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 28a, 14:00

Iaz jokatutako mutil kimuen XVII. Jose Angel Iribar Futbol Txapelketa (Juan Luis Romatet)

Infantil eta kimu mailetako neska-mutilei zuzendutako hiru txapelketa antolatu ditu Zarautz Kirol Elkarteak, Asti futbol zelaian, eta, 38 taldek parte hartuko hartuko dute.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, ZKE Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalak hiru txapelketa antolatu ditu Aste Santurako Asti futbol zelaian: XVIII. Jose Angel Iribar Txapelketa, XXVI. Gonzalo Urkia Txapelketa eta Zarauzko Alebin Nesken V. Txapelketa, hain zuzen ere. Lehenengo biak mutilenak izango dira, eta, azkena, izenak berak dioen bezalaxe kimu mailako neskei zuzendutakoa, 2012an jaiotakoei, zehazki. Hala, 38 talde hartuko ditu guztira Astik bihar eta etzi artean. Horietatik zazpi etxekoak.

Jose Angel Iribar atezain ohiaren izena daraman txapelketa ere 2012an jaiotako kimuei dago zuzenduta eta neskena bezalaxe bihar jokatuko dute, 09:30an hasita. Multzoen fasearekin ekingo diote lehiari eta hogei minutuko iraupena izango dute partidek. Bi taldek soilik egingo dute aurrera eta final laurdenetara sailkatuko dira. Honako talde hauek parte hartuko dute:

  • A multzoan: ZKE Alkar A, Ordizia, Oiartzun eta Euskalduna.
  • B multzoan: ZKE Alkar B, Athetic, Touring KE eta Aurrera Ondarroa.
  • C multzoan: ZKE Alkar C, Reala, Lengokoak eta Lekeitio.
  • D multzoan: UD Aretxabaleta, Lagun Onak, Orioko FT eta Amaikak bat.

Alebin nesken txapelketa, aldiz, arratsaldean jokatuko dute eta bi multzotan banatuko dituzte parte hartuko duten hamar taldeak. Lehenengo biak finalerdieatra sailkatuko dira zuzenean eta gainerakoek elkarren aurka jokatuko dute multzoen fasean lortutako postuaren arabera azken sailkapena erabakitzeko. Honela banatu dituzte multzoak:

  • A multzoan: ZKE B, Reala, Goierri, Gorri, Martutene eta Orioko.
  • B multzoan: ZKE A, Euskalduna, Zumaiako, Touring eta Amaikak bat.

Gonzalo Urkia Txapelketa, azkenik, 2011an jaiotako infantil mutilei dago zuzenduta eta igandean jokatuko dute, hori ere 09:30ean hasita. Jose Angel Iribar Txapelketan bezalaxe, multzo bakoitzetik bi taldek egingo dute aurrera kanporaketei final aurrekoetan ekiteko, baina izango da desberdintasunik; izan ere, hiru taldek osatuko dute mutzoetako bakoitza hiruk beharrean. Honako hauek izango dira:

  • A multzoan: ZKE Erne A, Reala eta Baztan KE.
  • B multzoan: Orioko FT, Zumaiako FT eta Touring KE.
  • C multzoan: Aurrera Ondarroa KE, Lekeitio FT eta CD Arnedo
  • D multzoan: ZKE Erne B, Lengokoak eta Ordizia KT.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide