- Bidean (Ken Zazpi)
11 edo 12 urte nituela mp3 an deskargatu eta buruz ikasi nuen lehenengo abestia izan zen Ken Zazpiren Bidean. Ondoren, Zen Zazpirenn gehiago etorriko zirenn atzetik, baina lehenengoari kariño berezia izan diot beti eta zerrenda honetan behar zuen.
- Como el viento de poniente (Marea)
Batzuetan ingurugiro berrietan onartua ez izateko edota desberdina izateko bildurra sentitzen nuen gazteagoa nintzenean. Marearen kanta honek, ordea, gogorarazten dit desberdina izate horrek egiten gaituela, hain zuzen, berezi eta bakar.
- La antesala del desastre (Noprocede)
Duela urte pare bat edo partida baten aurretik kasualitatez entzun nuen eta gero partida ondo joan zitzaidan. Ordutik partidaro aldagelatik atera aurretik entzuten dudan azkenengo abestia da eta lasaitzen laguntzen didala uste dut.
- Ez gara betirako (Xsakara)
Urte nahiko konplexua izan dut arlo pertsonalean, aldaketa asko izan ditudalako eta abesti hau gehien entzun dudanetakoa izan da. Aldaketa horiek oneako izan direla pentsatzen eta egindako hautak zuzenak izan direla sinesteko lagungarria egin zait.
- Rico Deprimido (Kaotiko)
Rico Deprimido abestiarekin ezagutu nuen Kaotiko. Ez zait iruditzen taldeak duen abesti onena denik, baina geroa nire nerabezaroan gehien entzun dudan taldea Kaotiko izan denez, abesti horrekin lotu izan dut beti. Horregatik, abesti bakarra aukeratzekotan honek behar du, halabeharrez.