Zazpi Kultur Elkarteak zaintzaren antolaketa sozialari buruzko hitzaldia antolatu du

Onintza Lete Arrieta 2024ko ots. 13a, 12:00

Bikote bat pasieran.

"Eraldaketa errealista eta etorkizunerako proposamenak" aztertuko dituzte hitzaldian, eta Fernando Fantovak emango ditu azalpenak; gizarte zerbitzuetako politika publikoen arloan esperientzia handia duen aditu eta aholkularia da bera. Ekitaldia Gloria Vazquez udaleko PSE-EEko bozeramaileak aurkeztuko du.

Zaintzari buruzko hitzaldia eta solasaldia antolatu ditu Zazpi Kultur Elkarteak ostiral honetarako, hilak 16. 19:00etan hasiko da, Zazpin bertan. Zaintza behar dugunean, nork zainduko gaitu?. Eguneroko bizitzarako zaintzaren antolaketa berri baterantz izena jarri diote hitzaldiari, eta Fernando Fantovak emango ditu azalpenak; gizarte zerbitzuetako politika publikoen arloan esperientzia handia duen aditu eta aholkularia da bera. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, zaintzaren antolaketa sozialaz ariko dira hitzaldian, eta "eraldaketa errealista eta etorkizunerako proposamenak" aztertuko dituzte.

Ekitaldia Gloria Vazquez udaleko PSE-EEko bozeramaileak aurkeztuko du.

Azterketa kritikoa

Hitzaldiaren ardatza izango da zainketen gizarte antolamenduaren egungo ereduaren azterketa kritikoa egitea. "Hizlariak egungo sistemaren erronkei eta mugei buruzko bere ikuspegia eta gogoetak partekatuko ditu, eta arreta eta erreforma behar duten funtsezko arloak identifikatuko ditu", azaldu dute.

Hitzaldian "ekintza kolektiboa eta arau-erregulazioa sustatzearen garrantzia" nabarmenduko dute, "eraldaketa errealista eta etorkizunekoa bultzatuko duena, komunitateak bere kide ahulenak zaintzeko moduan".

Horregatik, "gure gizarteko zaintzaren etorkizunari buruzko elkarrizketa honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritar interesdun guztiak", eta aipatu dituzte gizarte zerbitzuen eta ongizate komunitarioaren arloan interesa duten profesional, akademiko eta aktibistak. "Ideiak trukatzeko, eztabaidatzeko eta lankidetzan aritzeko plataforma bat eskainiko dugu". 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide