Azaroak 25

Urolako Komunikazio Taldeak bat egiten du indarkeria matxistaren aurkako aldarriekin

Urolako Komunikazio Taldea 2023ko aza. 25a, 08:50

Azaroak 25 egunaren harira, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka egiteko konpromisoa duela adierazi nahi du Urolako Komunikazio Taldeak. I. Berdintasun Planaren barruan, formakuntza jaso dute langile guztiek, eta berdintasuna lortzeko bidean gauzatu beharreko beste hainbat ekintza ere zehaztu ditu.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da gaur, Azaroak 25. Egun seinalatua da gaurkoa berdintasunaren aldeko borrokan, nazioarteko hainbat herrialdetan. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ere bat egiten du milioika herritarrek zabalduko duten aldarriarekin.

Herritar guztientzat aukera berdintasuna bermatuko duen gizarte parekide eta justuago batean sinesten du UKTk, eta horren erakusle da kooperatibako Berdintasun batzordeak 2021. urtean abian jarri zuen I. Berdintasun Plana. Aurten, gainera, berdintasunaren inguruko formakuntza jaso dute langile guztiek, eta berdintasuna lortzeko bidean gauzatu beharreko beste hainbat ekintza ere zehaztu ditu UKTk.

Gaur eskualdean izango diren ekitaldien berri emateaz gain, indarkeria matxistaren aurkako jarrera irmoa eta hori gaitzesteko betebeharra duela berretsi nahi du UKTk beste urte batez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide