Inmobiliaria Oriok abian jarri ditu Torre Luzea eremuko etxebizitzen lanak. Zarauzko promozio berria herriko erdigunean kokatzen da, eta hamazazpi etxebizitzaz gain, garajeak ere izango dituela aurreratu dute arduradunek. "Lanak urtarrilean hasi genituen, eta prozesuak bi urte baino gutxiago irautea aurreikusten dugu. Beraz, 2024. urtean bukatuta egotea espero dugu", azaldu du Inmobiliaria Orioko Pedro Aiestaranek.
Eraikin berria egiteko, Renault Altuna zenaren eraikin zaharra bota dute, eta haren gainean zegoen Altuna familiaren etxebizitza botata, Torre Luzea handituko da, eraikin berriak eraikin zaharrak baino leku gutxiago hartzen duelako. Gainera, ondoko frontoia ere eraitsi egin behar izan dute, haren egoeragatik. "Orain, itxitura berria egingo da, altura askoz ere baxuagokoa. Horrekin Torre Luzea parkeak onura handia lortuko du".
Zarauzko horrez gain, Inmobiliaria Oriok beste hiru promozio ditu esku artean eskualdean eta inguruetan:
- Kaioa (Orio): Orioko kai aurrean, 24 etxebizitza egiten, garajeekin eta lokalekin. Obra aurreratuta dago, eta 2023 amaierarako edo 2024 hasierarako amaituta egotea aurreikusten dute.
- Artadi (Zumaia): Artadiko gunean azken hamar etxebizitzak. Uztailean giltzak banatuko dituzte.
- SF54 (Elgoibar): Elgoibarko erdigunean, San Frantzisko kalean, 18 etxebizitza. Abenduan hasi ziren lanak, eta 2024 amaierarako bukatuta egotea aurreikusten dute.
Etxebizitza osasuntsuak
Etxebizitzen promozio guztiek badituzte berezitasun batzuk komunean, Inmobiliaria Oriok garrantzi handia ematen dioten ezaugarriak: efizientzia energetikoa, diruaren aurrezpena, bezeroen erosotasuna eta etxebizitza osasuntsuak. "Promozio guztiek kalifikazio energetiko gorena dute, eta ahalegin handia egin dugu kalitatezko etxebizitzak izan daitezen, estetika handikoak, eta ingurumenarekiko errespetu handikoak", adierazi du Aiestaranek.
Goxotasuna ematen duen zoru erradiatzailea ezartzen dute etxe guztietan, eta aerotermiaren laguntzaz, ura berotzen da. Era berean, sistema eraginkorra erabiltzen dute aireztapen ona izateko, besteak beste.
Efizientzia energetikoa da, hain zuzen ere, enpresaren ardatz nagusietako bat, jasangarritasunaren alde egiten baitu bere obra guztietan, zalantzarik gabe. A efizientzia energetikoa, gorena, lortutako bailarako lehen eraikinak Inmobiliaria Oriok egin zituen, eta bide horretan jarraitu du urte hauetan. Horrela, duela urtebete lortu zuen Pasivhaus zigilua Zarauzko Nafarroa kaleko bere bulegoetako eraikinean, modalitate horretako Euskadiko lehena izanik. "Gure erronka bezeroengan aztarna positiboa uztea da, bizi kalitatea irabazi dezaten, eta, aldi berean, etxebizitza eraginkorrekin karbono aztarna murrizten laguntzen dugu", adierazi du sustatzaileak.
Proiektu berriak
Aurrera begira, asmo eta helburu berriak dituztela aurreratu du Inmobiliaria Orioko arduradunak: "Gure bailaran eta inguruko herrietan horrelako etxebizitzak egiten jarraitu nahi dugu, benetan sinesten dugun zerbait delako. Orioko herrirako badugu beste proiektu bat esku artean, adibidez. Hala ere, proiektu gehiagoren bila gabiltza, eta herritarrek etxebizitzak, lur eremuak edo ideiak izanez gero, gurekin harremanetan jar daitezela, etxebizitza onak leku onean, osasuntsuak eta pertsonalizatuak egiten jarraitzeko".
Herriarekiko konpromisoa
Inmobiliaria Oriok inguruarekiko eta bezeroarekiko erakusten duen konpromisoa ez da, baina, hor amaitzen. Izan ere, eskualdearekin, bertako udalerri bakoitzarekin eta horietako herritarrekin ere badute konpromisoa, eta hori hainbat modutan erakusten saiatzen dira: "Gure asmoa ez da etxeak egitea eta kito, herrian eta herritarrengan eragina izan nahi dugu; etxebizitzak egiterakoan ingurumena zaintzen dugu, adibidez, erdiguneak berreskuratzen saiatzen gara, parkeak eta ekipamenduak eskaintzen ditugu. Babesletzak ere egiten ditugu, bereziki arraunean, Zarautzen eta Orion. Herriaren parte izan nahi dugu, enpresa eta pertsona gisa", amaitu du Aiestaranek.