UKUEren soldadura zentroko ikasleek garbigunerako edukiontzia eraiki dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko api. 9a, 10:04

Soldadura zentroko bigarren mailako ikasleak UKUEko presidente Lourdes Salsamendirekin. (UKUE)

Ikasketa programaren bigarren ikasturtean burutzen dute edukiontziaren proiektua, enpresetan praktikaldia hasi aurretik.

UKUEren soldadura zentroan DBH gainditu ez duten ikasleek Oinarrizko Lanbide Heziketa jasotzen dute. Hala, lanbide bat ikasteaz gain, oinarrizko hezkuntza landuz DBHko titulua ere lortzen dute. Urola Kostako Soldadura Zentroan bi urteko ikasketa programa eskaintzen die  ikasleei, eta bigarren ikasturtean, enpresetan praktikaldia hasi aurretik, edukiontziaren proiektua egiten dute. Udal elkarteko arduradunek azaldu dutenez, proiektuaren helburua izaten da denen artean, elkarlanean, edukiontzia egiteko pauso guztiak betetzea: planoak, materialaren horniketa, mozketa, prestaketa eta muntaia. Aurten, esaterako, 12 ikasleren arten 30 metro kubiko dituen edukiontzia osatu dute, eta datozen asteetan, edukiontzi hori eskualdeko garbigunetako batean jarriko dute.

Proiektua bukatuta, praktikaldia abiatuko dute ikasleek. Ondoren, batzuk erdi mailako lanbide heziketan ziklo bat ikasten jarraituko dute eta beste batzuk praktikaldia egin duten lantegietan geratuko dira lanean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide