Domusa Teknik kooperatibak eta Urolako Komunikazio Taldea (UKT) kooperatibak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Duela egun batzuk sinatu zuten akordioa Joseba Otaegi Domusa Teknikeko errektore kontseiluko presidenteak eta Gorka Zabaleta UKTko zuzendari nagusiak.
Euskarazko tokiko kazetaritzari ekarpen garrantzitsua egin dio Domusak elkarlanerako hitzarmenarekin. Halaber, UKTren helburuetako bat gertuko eragileekin elkarlanean jardutea izanik, Domusak sustatzen dituen zenbait kirol egitasmoren komunikazioan lagunduko du taldeak.