Azken egunetan eroritako urek zelaia asko bigundu zuten eta talde zarauztarraren jokoa asko zaildu zuten. Hala ere atsedenaldira joan aurretik Juan Sorreluzen zigor golpe baten eskutik markagailua estreinatzea lortu zuten atsedenaldira 11-3 puntuekin joanaz.
Atsedenaldiak ongi egin zien Beltzei. Ez ziruditen lehen zatiko berdinak eta partidua ekin ostean, behin eta berriz etxeko taldea presionatu ostean beste zigor golpe bat bihurtzea lortu zuen Juan Sorreluzek. Are eta gehiago, 5 metrotara izandako euskaldunen mele indartsu bat hondoratu behar izan zuten vigotarrek legez kontra eta epaileak entsegu zigorra eman zien zarauztarrei. Partiduan lehen aldiz aurrea hartzea lortu zuten 11 eta 13-koarekin.
Nahiz eta behin eta berriz saiatu, Kaleidoko taldeak jokoa garatzea saihestu zien eta azken 20 minututan bi entsegu gehiago egitea lortu zuen, azkena Falemaka Tatafu jokalariaren eskutik.
Partida amaieran 21-13. Talde zarauztarrak defentsako puntu bakarrarekin ekin zion itzulerako bidai luzeari.
Hurrengo astebukaeran lehen taldeak atsedena du atzeratua izan den partidu bategatik, baina bigarren talde seniorrak Astin jokatuko du bigarren faseko lehen partidua, larunbatean 16:00tan.
Bultza Beltzak!