Oh, Johnny

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2021ko ira. 24a, 00:00

Zer nahiago duzu, aktore ona ala urruntze agindurik ez daukana?

Antza, Donostiako Zinemaldiak ez du topatu bi baldintzak betetzen dituen inor, eta zinemaren industriako figura polemikoenetako bati egin dio aitortza. Tira, berari ez, «bere ibilbide profesionalari», oso gauza desberdina baitira pertsona eta aktorea. Langilea zen Edward Scisorhandsen, Sam xaloaren eta Roux errante karismatikoaren atzean zegoena; ordena sozialean tokirik ez zeukaten pertsonaia maitagarriak denak. Pertsona zen, bitartean, bikotekidea iraindu eta jo egiten zuena, The Sun egunkariak auzitegian frogatu zuenez.

Deppek prentsaurrekoa eman zuen herenegun Zinemaldian. Kazetariei debekatu egin zieten auziari buruzko galderak egitea, baina berak plaza baliatu zuen bere burua mundu mailako konplot baten biktima gisara aurkezteko. Kantzelazioaren kulturaz mintzo zen, injustua delako aktorea zigortzea pertsonak egin duen zerbaitengatik, eta propio eskerrak eman zizkion Donostiako Udalari, bera «babesteagatik», tratu txarrak bertsioen arteko gerra bat balira bezala.

Eta hor dago arazoa: Johnny Deppek Donostiako mikrofonoan biolentzia matxista ukatzen duenean, ez zaio ari soilik bere aurkako salaketari sinesgarritasuna kentzen. Emakume manipulatzailearen estereotipoa berraktibatzen ari da, putarena; tendentzia global feministan baztertuta geratzeko arriskuan dagoen gizon belaunaldi baten narratiba biktimista darabil (azken egunotan idazle sonaturen bati ere aditu diogun berbera, bide batez).

Erasoen inguruko eztabaida, funtsean, beti da sinesgarritasunaren inguruko borroka bat. Erraza da biolentziaren aurka posizionatzea erasotzailea munstrotzat daukagunean: orduan denok enpatizatzen dugu biktimarekin, zalantza izpirik gabe. Baina besterik da erasotzailea gustuko norbait denean, edo, are, idealizatuta daukagunean: orduan nekez irudikatuko dugu hark baino sinesgarritasun handiagorik.

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide