Hormek diotena

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2020ko uzt. 24a, 00:00

M.-k eta I.-k duela urtebete baino gehiago sinatu zuten etxea erosteko kontratua. Harrezkero, astero-astero bisitatu dute euren eraikina izango denaren obra gunea, fetu baten garapena ekografia bidez jarraitzen duten gurasogaien antzera: horko hori izango da sukaldea, beste horretan antzeman daiteke ezkaratzeko eskaileraren egitura. Goizetan sofaren koloreaz eta testuraz eztabaidatzen dute: hobe sufritua, eleganteegia baino. Aldizkarietan bilatzen dituzte egongela apur bat baxuegiari zabalera emateko aholkuak: argi bertikalak eta altuera gutxiko altzariak, kolore zuria beti doa ondo. Hain murgilduta daude euren etorkizuneko planetan, ezen goiz honetan ez baitute atzealdean ipinita daukaten irratiko albistea entzun ere egin: euren etxea izango den obra horretan bertan, langile bat hil da bezperan, eraikinaren egituraren punturen batetik erorita. Estreinatu aurretik dagoeneko hildako bat daukan etxe batera sartuko dira hemendik hilabete gutxira.

Etxe zahar bat hartzen duzunean ere saihetsezina da espazio horrek pilatu dituen izenetan pentsatzea. Norberarentzat berria da beti, noski: lehen aldiz etxe berri bat zapaltzen duzun une hori, margo usaina oraindik erabat joan ez denean. Artean ezezaguna zaizun ingurune hori kabia bihurtu behar duzula pentsatzen duzu, eta, noski, bertan gertatzekoak diren une ederrak irudikatzen dituzu: txoko horretan ipiniko dugu sofa eta bertan egingo ditugu siesta luzeak; hemen mahai luzagarria, adiskideekin afaltzeko; amaginarrebak emandako besaulki horretan joko dugu larrua. Edo alderantziz.

Baina, nonbait, buruaren atzealdean, ezin diozu ihes egin erantzun ezin duzun galderari: 300 urte dituen eraikin honetan, zenbat pertsona hil ote dira? Zenbat bikote banatu? Zenbat suizidio, kiebra, eztabaidaren leku(ko) izan da etxe hau? Nor etorriko da gure ondoren, hormei margo apur batekin berri itxura ematera?

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide