Berrogeialdia benetan hori bihurtu denetik, berrogei eguneko bakartze bat, sarritan gogoratu naiz Buenos Airesko bigarren eskuko liburu denda zahar batean esku artera iritsi zitzaidan narrazio laburren bildumaz. Izenburu iradokigarria zekarren: Aterpe atomiko batean maitasuna egitea (jatorrizkoan, Hacer el amor en un refugio atómico). Egilearen deiturek ere arreta ematen zuten: Alvaro Menen Desleal. Maitasuna, desleialtasuna, bunkerra. Liburua, etxera.
Gerra nuklear batek kanpoko mundu osoa suntsitu duela sinetsita lurpeko aterpe batean gotortzen den bikote baten istorioa dakar narrazioak. Gerra Hotzeko paranoia kolektiboan idatzita dago, baina egunotan maiz iruditu zait Menen Desleal 1968tik irrika ari zitzaigula. Bere nobelatxoan, ebasiorako eta maitasunerako ezkutaleku idiliko gisara hasi zena —kantuak, mahai jolasak, poesia irakurraldiak, bizirik iraun eta noizbait planeta berriz populatzeko determinazioa— aurki bihurtzen da egunen iragan beti berdin eta geroz eta dekadenteago bat. Protagonistek euren itxura zaintzeari uzten diote, baita irakurtzeari eta, azkenean, hitz egiteari ere. Zertarako maitasuna egin marmotaren egun saihetsezin batean? Lengoaiak berak ere zentzua galtzen du zer esanik ez dagoenean. «Aditz denborak», hausnartzen du gizonak, «betirako-joana-den-denbora baten karikaturak, betirako-geratzen-den-denbora bat. Ilse bihar hil zen. Zergatik ez? Ni atzo hilko naiz».
Aukeratutako bakarraldian, bi protagonistek ez dute euren miseria ulertzen. «Ez ote zaio aterpea gustatzen?», pentsatzen dute elkarrez. «Gustatu beharko litzaioke: oskol hau izango ez bagenu, dena amaituta legoke honezkero: guk min txikiena sentitu gabe amaituko zatekeen!». Euren paradoxa: bizirik irauteko aukera, azkenerako, mingarriagoa bihurtu zaie.