Zapiak

Erabiltzailearen aurpegia Samara Velte 2016ko api. 24a, 00:00

Denbora da Europan janzkera islamikoei buruzko eztabaida piztu zenetik. Gehienok sentitu ohi gara deseroso hijabari buruzko epai bat ematerakoan, besteak beste, iritzi ororen atzean beti geratuko zaigulako ikuspegi kolonial batetik ari garen irudipena.

Frantziako Gobernuak 2011n debekatu zituen aurpegia estaltzen duten zapiak eraikin publikoetan, «elkarbizitzaren» aurka doazela argudiatuta. Galdetu beharko genieke zapia eraman nahi duten emakumeei nola bizi diren orain janzkera arautzen dietenekin. Alemanian, galdera zehatzagoa atera da orain eztabaidara: egokia al da ikastetxe publikoetako irakasleek janzkera islamikoa eramatea? Estatua eta erlijioa bereizi behar direla uste dutenak, oro har, debekuaren alde daude, argudiatuz ezinezkoa dela hezkuntza kritiko eta neutrala bermatzea irakaslea fededuna bada. Zer da garrantzitsuagoa, irakaslearen neutraltasuna, edo herritar gisa dagokion sinesmenerako askatasuna? Sinesmen musulmana, jakina; ez baitut antzeko eztabaidarik ikusi fede kristauari, forofismoari edo beste edozein sineskera sutsuri dagokionez. Eta, kristautasuna ez beste gainerako erlijioak baztertzera ohitutako Europa honetan, ez ote diezaguke ertz bat gehiago ikusarazi —eta autokritikoago izaten irakatsi— zapia propio daraman irakasle batek?

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide