12:00. Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko. Udaletxeko balkoian, alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari. Ondoren, erraldoi eta buruhandiekin kalejira, Igandea txarangarekin. 18:30. Poteo girotua, L. Krokodilo DJaren eskutik, Iñurritzan. 18:30. Haurren XLV. Agerraldiaren hasiera, Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik, Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta. 20:00. Talde guztiak elkartu eta elkarrekin joko dute, Lege Zaharren Enparantzan. 21:30. Davila DJa nerabeentzat, Lege Zaharren Enparantza. 23:00 Danborrada, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta. 23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio Makila emango diote Pedro Chicori eta Zarauzko Udalak aitortza egingo die Jose Inazio Elias eta Joxe Miel Gastañares Legazpi txistulariei. 00:00. Bandera igoera, txupinazoa eta Pelaioren ereserkia, Musika Bandak jota. Ondoren, Kalejira Musika Plazara, Igandea txarangarekin. 00:00. Bandera igoera eta txupinazoa, Iñurritzako zelaian. Ondoren, dantzaldia Bide Batez taldearekin. Ondoren, Davila DJa, Lege Zaharren Enparantzan. 00:15-02:00. Musika Plazan Puntu Morea: Eraso matxistarik gabeko egunak eta gauak. 00:45. Oxabi taldearekin dantzaldia, Musika Plazan. Aldi berean, danborrada herriko kaleetan.
Ekainak 25, asteazkena: 17:00. Kirol erakustaldia Frontoi Txikin. Aizkolari eta harri jasotzaileak: Xabat Olaizola, Lierni Osa eta Mikel Lopetegi Urra. Pala egokituko partidak jokatuko dituzte jarraian. 19:00. Kitadelpare txaranga txosnagunera. 00:30. Adur eta Martin de Marteren kontzertuak.