"Ma oso lanpetuta dabil azkenaldian, eta alaba amonaren etxean utzi du. Nanuk arretaz entzungo ditu amonak zimurren artean gordetzen dituen istorioak: Maruxi eta Erramun Joakin arbasoenkontakizunak. Belaunaldi zaharrei egiten diegun omenaldia da hau. Hamar abesti berri, jakinduriaz eta maitasunez ume, guraso eta aiton-amonek dantzatu eta abestu ditzaten". Sarrerak Modelo aretoan eta Kutxabanken atari digitalean eros daitezke, bakoitza 4,15 euroren truke.